Bisita librea Albaola Itsas Kultur Faktoriara

Prezio tartea: 0,00 €tik 10,00 €ra

Bisitariak gehien interesatzen zaien moduan ibil daitezke Albaolako espazioetan zehar, bertako jarduerez nahi bezala gozatzen, inolako denbora-mugarik gabe.

SKU: E/E Kategoriak: , , ,
Sort by Price low to high
Filters Sort results
Reset Apply
Tarifa
Price
Quantity
Add to cart
Tarifak: Haurrak
0,00 
Max:
Min: 1
Step: 1
Tarifak: 65 urte baino gehiago
7,00 
Max:
Min: 1
Step: 1
Tarifak: Gazteak
7,00 
Max:
Min: 1
Step: 1
Tarifak: Helduak
10,00 
Max:
Min: 1
Step: 1

Tarifak: 

  • 65 urte baino gehiago.
  • Helduak: 25-64 urte.
  • Gazteak: 7-24 urte.
  • Haurrak: 0-6 urte.

 

Irikitze datak (Asteartetik igandera): 

  • Neguan: Urriaren 1etik ekainaren hirugarren ostiralera arte
    • Asteartea: 10:00-14:00
    • Asteazkenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
    • Astelehena itxita, jaiegunetan eta jaiegunaren egonaldian izan ezik.
  • Uda: Ekainaren hirugarren larunbatetik irairaren 30era arte
    • Asteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00
    • Astelehena itxita, jaiegunetan eta jaiegunaren egonaldian izan ezik.
  • Aste Santua.
    • 10:00-14:00 eta 15:00-19:00

Itxiera datak: Abenduak 24, 25 y 31 / Urtarrilak 1 y 6.

Non? Albaola Itsas Kultur Factoria Ondartxo, 1, 20110 Pasai San Pedro, Gipuzkoa

Iraupena: ordu bat.

Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa (eskatu).

Albaolako bisita lau gunetan banatuta dago.

Lehenik eta behin, euskal baleazaleei eskainitako erakusketa dago; balea-ehiztari haien historia liluragarria ezagutzeko bidaia da, San Juan galeoiaren arrastoari jarraituz kontatua. Baleontzi hori Ternuan hondoratu zen, XVI. mendean, eta mende batzuk geroago Parcs Canadako urpeko ondareko arkeologo talde batek “erreskatatu” zuen. Ontzi horri buruzko hainbat material daude: oso material grafiko bisualak, lanabesak eta maketak.

Hortik aurrera, eskailera edo igogailuaren bidez solairu nagusira igota, ontzigintza tradizionalera. Harmailetatik (eserleku gisa ere erabil daiteke) zuzenean ikus daiteke nola egiten duten lan Albaolako ontzigintza tradizionaleko nazioarteko eskolako ikasleek; garai eta mota desberdinetako ontziak eraikitzen dituzte, edo ondare-balioa duten beste ontzi batzuk zaharberritzen dituzte. Ondoren, egurrezko tunel bat zeharkatuta, San Juan galeoiaren erreplika egiten ari diren gunera iristen da. Proiektu hori bakarra da munduan, eta UNESCOren babesa du. Brankatik eta popatik, ababorretik eta istriborretik ikus daiteke eraikuntza. Azkenik, lanbide tradizionalei eskainitako gunera iristen da; ontzigintzarekin zerikusia duten lanbideak dira, hala nola forja, arraunen eta poleen eraikuntza, sokagintza edo belagintza.

Bisitariak gehien interesatzen zaien moduan ibil daitezke Albaolako espazioetan zehar, bertako jarduerez nahi bezala gozatzen, inolako denbora-mugarik gabe.

Informazio gehigarria

Tarifak

65 urte baino gehiago, Gazteak, Haurrak, Helduak

Baliteke hau ere gustuko izatea…