Bisita gidatua eta otordua sagardotegian garraioarekin

Prezio tartea: 38,00 €tik 75,00 €ra

Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jatorrira!

Asteartea, osteguna eta larunbata: 12:00 – 16:00. Urte osoan zehar.

SKU: E/E Kategoriak: , ,
Sort by Price low to high
Filters Sort results
Reset Apply
Tarifa
Price
Quantity
Add to cart
Tarifak: Niños (4-13 años)
38,00 
Max:
Min: 1
Step: 1
Tarifak: Jóvenes (14-17 años)
51,00 
Max:
Min: 1
Step: 1
Tarifak: Adultos
75,00 
Max:
Min: 1
Step: 1

Tarifak:

  • Helduak: 18 urte baino gehiago.
  • Gazteak: 14-17 urte.
  • Haurrak: 4-13 urte.

 

Sagardotegiaz gozatu nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu eta gure gidaren eskutik gure lurraldeari, sagardo-kulturari eta gastronomiari lotuta dauden sekretu guztiak ezagutuko dituzu. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. ¡Txoootx! deiadarra, gure sagardotegietan edateko gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako Euskal Sagardoak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.

Barne:

  • Bisita gidatua sagardotegian
  • Sagardo eta pintxo dastatzea
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Garraioa barne

BISITA:

¿Noiz? Asteartea, osteguna eta larunbata: 12:00 – 16:00. Urte osoan zehar.

Iraupena: 4 ordu.

Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa y frantsesa.

Gutxieneko taldea: pertsona 1 eta gehienekoa 8 pertsonak.

Gure gidak Donostiako Bengoetxea, 2 kalean jasoko zaitu. Sagardotegi batera joango gara eta bertan ibilbide bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan Euskal Sagardoaren dastatzea egingo dugu, lehenik botilatik eta gero txotxean. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko denbora izango duzu. Bukatzeko, berriz ere Donostiara bueltatuko gara furgonetan.

Sagardotegi menua: 

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piparrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa

Sagardotegiak:

  • Aburuza (Aduna)
  • Gaztañaga (Andoain)
  • Iparragirre (Hernani)
  • Mizpiradi (Andoain)
  • Oiharte (Zerain)
  • Ola (Irun)
  • Saizar (Usurbil)

Informazio gehigarria

Tarifak

Adultos, Jóvenes (14-17 años), Niños (4-13 años)

Baliteke hau ere gustuko izatea…