Tarifak:
- Helduak: 12 urtetik gora.
- Haurrak: 6-11 urte.
- Doan: 5 urte arteko haurrak. *Adina adierazi erreserba egitean.
Sartu munduko sukaldaritzarik onenetako baten sekretuetan. Tokiko sukaldaririk ospetsuenetakoek aholku bikainak emango dizkizute, Euskal Herriko plater ospetsuenak prestatzen irakasteko.
Ordiziako merkatuan eskura izango dituzun produktuen aniztasunaren artean, tokiko sukaldari batekin batera zure osagaiak aukeratu ahal izango dituzu. Merkatu hau Gipuzkoako zaharrena da eta 1512. urtetik etengabe ospatzen da asteazkero.
Osagai guztiak prest dituzunean, joan D’elikatuz Zentrora. Sukaldariak pintxoak prestatzen irakatsiko dizu, eta tokiko edari batekin dastatu ahal izango dituzu. Esperientzia amaitzeko, D’elikatuz Zentroa, Nutrizio eta Gastronomia Zentroa bisitatzeko aukera izango duzu.
BISITA:
Noiz? Urteko asteazken guztietan 10:00etatik 12:30era (jaiegunak izan ezik).
Non? Ordiziako Turismo Bulegoan. Santamaria-Andre Mari Kalea, 24, 20240 Ordizia, Gipuzkoa
Iraupena: 2 ordu eta erdi.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania eta ingelesa.
Bisita egiteko talde minimoa: 8 pertsona eta maximoa 25 pertsona.
