Tarifak:
- Helduak: 18 urte baino gehiago.
- Gazteak: 14-17 urte.
- Haurrak: 4-13 urte.
Hasteko, Donostiako elkartze puntuan ikusiko dugu elkar, bertan Sagardoa Routeko furgoneta hartu eta elkarrekin joango gara Albaola Museora. Proposamen honekin itsasoa eta sagardoa elkartzen dituzten sekretuak ezagutuko dituzu, garai bateko gure marinelen historiaz gozatuz. Lehendabizi Pasaiako badia ezagutuko duzu eta ondoren Albaola Itsas Kultur faktorian geldiune bat egingo duzu. Bertan, antzinako “San Juan” baleontzia berreraikitzen ari dira. Eguna biribiltzeko, Euskal Herriko gure Sagardotegi batez gozatzeko aukera izango duzu, gure upeltegietan sagardoa dastatuz, sagardotegiko menu tradizionalarekin batera. Azkenik, gure gidak furgonetan jasoko zaitu eta Donostiara buelta egingo dugu.
Barne:
- Bisita gidatua Albaolan
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Gida zerbitzua
- Garraioa
BISITA:
Noiz? Asteazken eta ostiraletan: 10.30 – 16:30. Urte osoan zehar.
Non? Bengoetxea Kalea 2, Donostia-San Sebastián edo adostutako puntuan.
Iraupena: 6 ordu.
Hizkuntzak: Euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Gutxieneko taldea: pertsona 1 eta gehienekoa 8 pertsonak.
Donostia edo inguruko herrietara joango gara zure bila ondoren Pasaia herriko Albaola itsas faktoriara joateko. Bertan, garai bateko baleontzi bat nola egiten duten eskuz ikusiko duzu. Jarraian, sagardotegi batean bisita gidatua egin eta sagardoa menu tradizionalarekin batera dastatuko dugu. Bukatzean, elkargunera bueltatuko gara.
Sagardotegi menua:
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
Sagardotegiak:
- Aburuza (Aduna)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
